• uribe costa
  • uliazpi
  • gorabide
  • apnabi
  • atzegi
  • apdema
  • gautena
  • fundación tutelar atzegi
  • fundación tutelar atzegi
  • futubide
  • Fundación tutelar USOA

erakunde elkarkideak

////// Adimen ezintasuna //////

Adimen ezintasuna

 

Adimen ezintasuna bai funtzionamendu intelektualean bai egokitze jokabidean muga garrantzitsuak dituen ezintasuna da. Ezintasuna kontzeptuzko, gizarteko eta praktiketako egokitze trebetasunetan ematen da. Ezintasuna 18 urteak baino lehen sortzen da..

(Luckasson y cols., 2002)

Bibliografia kontsultatu

separador entre enlaces

Definizio honek:Laguntza egokiekin, egokitze jokabidea askotan hobetu egingo dela onartzen du.Mugak puntu gogorrekin ko-exisitzen direla aitortzen du, eta beraz, horiek soilik pertsonaren funtzionamendu orokorraren koadro osoaren zati bat direla.Aurreko kategoriak ezabatzen ditu – arina, ertaina, larria eta sakona- eta behar diren laguntzak kategorizatzen dituen eredu berria erabiltzen du, pertsona beharrean. Kasu batzuetan,baina, a.-k. mailaren arabera sailka daiteke.Bizitzan zehar behar diren laguntzen intentsitatea eta patroi aldakorra kontuan hartzen ditu.Pertsona ikuspuntu dimentsioaniztuna erabiliz ebaluatzen du (gaitasun intelektuala, egokitze jokabidea, parte-hartzea, gizarte elkarreragina eta rola, osasuna, testuingurua).Adimen ezintasunaren kontzeptuak, pertsonen mugak baino, besteekiko harremanetan kalitatezko bizitza propioa bizitzeko behar dituzten laguntzak azpimarratzen ditu.Laguntza gisa ulertu behar dira: pertsona baten garapena, hezkuntza, interesak eta ongizate pertsonala sustatzea helburu duten baliabide eta estrategiak; funtzionamendu indibiduala errazten dituztenak, eta profesionalek eskaintzen dituztenak. 

Laguntzen intentsitatea:

Tarteka

Mugatua

Luzea

Orokorra

Laguntzen iturriak:

Naturalak: pertsonek edo ekipamenduek emandakoak, nahi diren emaitza profesionaletara daraman ingurunean. Giroan bertan eskuragarri dauden laguntzak dira, kultura mailan egokiak, eta inguruneko bertako baliabideek jasaten dituzte.

Zerbitzuetan oinarrituak: inguru naturalekoak ez diren pertsonek edo ekipamenduek eskainitakoak. 

descargar pdf