Nor? (who)
Adimen edo Garapen Ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa.
Familien kezkatik sorturiko mugimendu bateragarria gara, oso helburu argiak dituena: alde batetik, adimen edo garapen ezintasuna dutenei eta beren familiei zuzenduriko laguntzak eta aukerak hobetzea eta beste aldetik, pertsona guztiek euren bizitza kalitate proiektuak garatzeko gai diren gizarte inklusiboago, bidezkoago eta solidarioagoa lortzea.
Gaur egun, 13 elkarkideekin, esparru honetako erakuntza bilbadurarik garrantzitsuena gara Euskal Autonomia Erkidegoan.
Herritarrei irekita dagoen eta gizartea aldatzeko gai den mugimendua izatea da gure erronka.
Konpromiso etikotik, laguntzak eta aukerak emanik, adimen edo garapen ezintasuna duen pertsona bakoitzak eta haren familiak euren bizitza-kalitate proiektua garatu ahal izatea da gure misioa. Halaber, pertsona hauen inklusioa sustatzen dugu, eskubide osoko herritarrak bezala, gizarte bidezko eta solidario batean.
Pertsonak
- 9.100 pertsona adimen ezintasunarekin
- 7.900 familia
- 1.160 profesional
- 800 boluntario
Zerbitzuak eta programak
- 2 okupazio zentro
- 47 itunpeko unitate hezkuntzan
- 3 Laguntza Goiztiarreko zentro
- 69 Etxebizitza
- 37 Eguneko laguntza zentro
- 2 ikastegi hezkuntza berezian
- 3000 erabiltzaile aisialdi zerbitzuetan
- 3 Babes zerbitzu
- 2 Giza eta osasun zerbitzu hitzartuak
Zer? (What)
Gure jarduketa hiru esparru ezberdinetan garatzen dugu:
1. Eskubideen sustapena
- Kolektiboa ukitzen duten politika eta legeen jarraipena, beraietan eragina izateko asmoz.
- Hezkuntza: Ikasketak burutzea, irakasleriaren formazioa GARATU programaren bidez, sentsibilizatzeko materialen lanketa (lotura materialen Gidarekin) eta IN aldizkaria (lotura sartu).
- Etxebizitza Sozialen Proiektua: Adimen edo garapen ezintasuna duten pertsonek bizitza autonomoa eta komunitatean integratuta izan dezaten ahalbidetzeko helburuarekin garaturik.
- Auto-kudeatzaileen programa: Adimen ezintasuna duten pertsonek hitz egiten dute eta euren buruak ordezkatzen dituzte.
- Giza eta osasun eremuaren garapena, honen helburua kolektiboaren giza eta osasun beharrak aztertzea eta hobetzeko neurriak hartzea izanik (lotura doc Enmarekin).
2. Zerbitzuen garapena
- FEVAS Zerbitzu Zorroaren garapena (lotura zorroarekin)
Profesionalen formazioa (lotura ikastaroekin) - Ikerketa. FEVAS-ek Adimen Ezintasuna Ikertzeko Plana prestatu du (lotura sartu) eta zenbait ikerketa proiektutan parte hartu du (lotura ikerketa aldizkari larrosarekin)
- Txostenen prestaketa: “Adimen ezintasunak Euskadin duen eragin ekonomikoaren ikerketa†(lotura sartu), FEAPS-ek bultzatutako ikerketetan parte hartzea “Adimen ezintasunaren gehiegizko ahalegin ekonomikoa†eta “Lankidetza eta hitzarmen sistema herri-arloa eta irabazi asmorik gabeko giza ekimenezko elkarteen artean†(loturak sartu)
- Pertsonen garapenerako politika: politika ordainsaria eta adimen ezintasuna duten pertsonei arreta zuzena ematen dien profesionalaren profilaren lanketa
- IMSERSO Programaren Koordinazioa aisialdi ekintzak burutzeko
- FEVAS erakundeen zentro eta zerbitzuen erabilgarritasunerako plana IMSERSO eta ONCE Fundazioarekin lankidetzan
- Jardunaldi Teknikoen Antolaketa
- Herrialde mailako Azpiegitura Programa. FEAPS-ek abiarazitako eta ONCE Fundazioarekin duen lankidetzaren esparruaren barne kokaturiko programa honetan parte hartzen du FEVAS-ek, elkarteen mugimenduan dauden inbertsio beharrei erantzuna emateko.
3. Erakundearen antolaketa
- Komunikazioa eta gizartearen sentsibilizazioa: web korporatiboa, BAIETZ Aldizkaria, IN Aldizkaria, FEVAS TV, Osatzen Blog-a.
- Boluntarioak erakartzeko ekintzen koordinazioa: formazioa, dokumentuen prestaketa.
- Arlo desberdinetan adituak diren Batzorde teknikoek beharrak antzeman eta hautabideak proposatzen dituzte Hezkuntza, Aisialdia, Etxebizitza eta Auto-kudeatzaile taldeei laguntza ematen dieten pertsonen arloetan.
- Giza erantzukizuna. Kolektiboak dituen aukerak handitzeko, esparruko erakundeekin itunak sortzeko helburuz, zenbait ekintza garatzen du FEVAS-ek. Zentzu honetan azpimarragarria da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan burututako proiektua.
Nola? (how)
- Gure helburuak betetzera bideratuta dauden estrategiak eta ekintzak bultzatuz
- Politika sozialetan eragina izanik
- Kolektiboan eragina duten auziekin erabakiak hartzen diren foroetan parte hartuz:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa
Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaiak Sailari atxikita.
Ezintasun Psikikoa duten Ikasleen Segimendu Batzordea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzaturik.
Gizarte inklusiorako Euskal Kontseilua, Enplegu eta Gizarte Gaiak Sailari atxikita.
FEAPS (Adimen Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Espainiako Erakundeen Konfederazioa)
Agerpena beste foroetan: Teknologia eta Ezintasunari buruzko EKINASA Nodoa, txirotasunaren inguruko REAS Ekintzak, Zaintzaile ez-formalari buruzko Lan Taldea, Bizkaiko Gerontologia Plana, Eusko Jaurlaritzako Ezintasunari buruzko Plana.
Non? (where)
Gure jarduketa eremua Euskal Autonomia Erkidegoan oinarritzen da.
Zergatik? (why)
Beste mundu bat posiblea dela uste dugulako: pertsona bakoitzaren eskubideak errespetatzen duen mundu bat, non pertsona bakoitza zoriontsua izan daitekeen bere bizitza proiektua garatzen.